Aldundiak abenduaren 14tik 19ra banatuko ditu bere egutegiak

Ataria 2025eko abenduaren 10a

Gipuzkoako Foru Aldundiak 2026rako egutegia banatuko du Tolosaldean hilaren 14tik 19ra. Ekin. Zaindu. Bizi lelopean egin dute, eta otsaileko argazkia Alberto Loyok Tolosako inauterietan ateratakoa da.

Aldundiak abenduaren 14tik 19ra banatuko du Tolosaldean 2026ko foru egutegia, doan. Egutegiko irudiak aukeratzeko lehiaketa egin ohi dute, eta aurtengoak inoizko parte hartzerik handiena izan du; 1.073 argazki jaso dituzte. Aldundiko eta Gipuzkoako Argazkilari Elkarteko ordezkariek osatutako epaimahaiak 17 irudi finalista aukeratu zituen, kalitate teknikoagatik, narrazioaren indarragatik eta lurraldearen berezko bizimoduak eta balioak islatzeko gaitasunagatik, eta 13 aukeratu dituzte. Horietako bat Alberto Loyoren Tolosako inauteriak argazkia izan da.

Banaketa 

Abenduak 14

  • Aduna: Herriko plaza, 10:00-11:00.
  • Zizurkil: Joxe Arregi plaza, 11:30-12:30.
  • Villabona: Errebote plaza, 13:00-14:00.
  • Asteasu: Herriko plaza, 16:00-17:00.
  • Larraul: Herriko plaza, 17:30-18:30.

Abenduak 15

  • Irura: Herriko plaza, 10:00-11:00.
  • Anoeta: Herriko plaza, 11:30-12:30.
  • Alkiza: Herriko plaza, 13:00 - 14:00.
  • Hernialde: Herriko plaza, 16:00-17:00.
  • Tolosa: Trianguloa plaza, 17:30-19:30.

Abenduak 16

  • Bidania-Goiatz: herriko plaza, 11:30-12:30.
  • Albiztur: Herriko plaza, 13:00-14:00.
  • Alegi: Herriko plaza, 16:00-17:00.
  • Orendain: Herriko plaza, 17:30-18:30.

Abenduak 17

  • Berastegi: Herriko plaza, 10:00-11:00.
  • Elduain: Herriko plaza, 11:30-12:30.
  • Berrobi: Herriko plaza, 13:00-14:00.
  • Ibarra: Herriko plaza, 16:00-17:00.
  • Belauntza: Herriko plaza, 17:30-18:30.

Abenduak 18

  • Gaztelu: Herriko plaza, 10:00-11:00.
  • Leaburu-Txarama: Leaburuko plaza, 11:30-12:30.
  • Altzo: Herriko plaza, 13:00-14:00.
  • Lizartza: Herriko plaza, 16:00-17:00.
  • Orexa: Herriko plaza, 17:30-18:30.

Abenduak 19

  • Ikaztegieta: Herriko plaza, 10:00-11:00.
  • Baliarrain: Herriko plaza, 11:30-12:30.
  • Amezketa: Herriko plaza, 13:00-14:00.
  • Abaltzisketa: Herriko plaza, 16:00-17:00.
Argazkiak
  • Azala: Joserra Txintxurreta, Artzaintza (Oñati)
  • Urtarrila: Miguel Cavero, Por la nieve (Ordizia)
  • Otsaila: Alberto Loyo, Tolosako inauteriak (Tolosa)
  • Martxoa: Josu Vegas, Arrantzan (Orio)
  • Apirila: Marijose Cueli, Iratze txikia (Oihanleku basoa)
  • Maiatza: Iker Zubizarreta, Esnebide azpian (Urbia)
  • Ekaina: Antonio Murillo, Dantzari (Arrasate)
  • Uztaila: Jose Antonio Valor, Diji0863-Colores (Zarautz)
  • Abuztua: Ane Jalon, Ezeren zain (Donostia)
  • Iraila:  Jaione Uzkiano, Erraldoiaren babesean elkarrekin (Orio)
  • Urria: Gerardo Garcia, Redera (Hondarribia)
  • Azaroa: Juan Carlos Gil, Errezil bajo la bruma (Errezil)
  • Abendua: Oliver Perez, Ohiturak mantenduz (Zumarraga)

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!