Loatzo Musika Eskolak musikaz beteko ditu Gabonak beste behin

Ataria 2025eko abenduaren 5a

Loatzo Musika Eskolako ikasle batzuk artxiboko irudi batean.

Loatzo Musika Eskolak emanaldi bereziak antolatu ditu Eguberrietarako. Abenduaren 15ean hasiko dira eta abenduaren 19an egingo dute azkena.

Eskualdeko hainbat herritan eskainiko ditu musika emanaldiak.

Egitaraua
  • Abenduak 15, astelehena: Irurako elizan 18:00etan, eta Zizurkil Herriguneko elizan 19:00etan.
  • Abenduak 16, asteartea: Villabonako Gurean 18:00etan.
  • Abenduak 17, asteazkena: Altzoko Batzarremuño aretoan 17:30an.
  • Abenduak 18, osteguna: Alegiako kultur etxean 17:30ean, eta Anoetako elizan 19:00etan.
  • Abenduak 19, ostirala: Adunako Elordi aretoan 16:30ean, eta Ibarrako plazan 19:00etan.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!