Dantza garaikidea herri txikietara eramango dute bigarren urtez

Ataria 2025eko abenduaren 2a

LABO GEO proiektua iritsiko da abenduaren 12, 13 eta 14an Larraul eta Alkizara.

Dantza eta praktika garaikideak udalerri txikietara eramatea helburu duen LABO GEO ekimena abenduaren 12tik 14ra izango da, Alkizan eta Larraulen. Iaz Larraulen ere egin zuten, eta Alkizara estreinakoz iritsiko da. Programak tailerrak eta dantza ikuskizunak aurreikusten ditu.

Egitasmoaren helburua da dantza eta praktika garaikideak Gipuzkoako udalerri txikietara eramatea. Izan ere, ohikoa da arte garaikidea hirietan ikusi ahal izatea, baina ez landa eremuetan, eta horregatik sortu zuten LABO GEO proiektua. Espazio berriak sortu eta publiko berrietara iritsi nahi dute, «ingurunearekin eta komunitatearekin bat eginez».

Hala, antolatzaileek azaldu dutenez, jarduera berritzaileetan zein tradizionaletan oinarritutako ekitaldiak eramango dituzte eskualdeko bi herrietara. Batetik, hiru dantza konpainiak prestatutako hiru pieza ikusi ahal izango dira, eta bestetik, guztiz irekiak izango diren tailerrak.

Egitaraua

Larraul

  • Abenduaren 12an, 17:00etan tailerra egingo dute Marina Eskisabel irakaslearekin.
  • Abenduaren 13an, 12:00etan, hiru ikuskizun egongo dira: Aldaketa dantza konpainiaren Kapsula 0.1, Komorebi Produkzioaken Zuloa, eta Neskenaren Badoa.

Alkiza

  • Abenduaren 13an, 17:00etan tailerra egingo dute Borja Bordonabe irakaslearekin.
  • Abenduaren 14an, 12:00etan hiru ikuskizun egongo dira: Irene Naranjoren Jaranda, Amaia Elizaranen Iraun eta NODE konpainiaren Basandere.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!