Saralegik eta Regillagak bigarren egin dute 416,5 punturekin, eta hirugarren postuan amaitu dute Regillagak eta Etxarrik 415 punturekin. Irabazleak Antonio Marin eta Eduardo Ayala izan dira, Extremadurako bikotea, 423,5 punturekin. Saralegik azaldu duenez, «bi bikoteek lan oso txukuna egin dugu eta kontentu gaude gure lanarekin, baina uste dugu egindakoak gehiago merezi zuela».
Otsailean hasitako denboraldia luzea egin zaiela gaineratu du Saralegik: «Emaitza aldetik nahi bezain ondo joan ez bada ere, egindako bidearekin gustura eta hobetzen jarraitzeko gogoz gaude». Orain atseden pixka bat hartuko dute, eta hurrengo helburua World Series txapelketa izango dute, Gijonen urtarrilaren 25ean.