Altuna III.ak eta Ezkurdiak sailkapenaren buru jarraitzen dute

Ataria 2025eko abenduaren 1a

Altuna III.a, asteburuko partidan. DABID ARGINDAR (BAIKOPILOTA.EUS)

Elordiri eta Zabaletari 22-14 irabazi diete Binakako Pilota Txapelketaren bigarren jardunaldian. Artolak eta Imazek lehen garaipena lortu dute.

Bigarren jardunaldi osoa jokatuta, Altuna III.a-Ezkurdia bikoak lehen postuari eusten diote, Elordi-Zabaleta bikoteari 22-14 irabazita. Altuna III.a-Ezkurdia bikoak 11 tanto egin eta 5 galdu zituzten. Elordi-Zabaleta bikoak, berriz, 9 tanto egin eta 11 galdu, eta hirugarren postuan daude.

Artola-Imaz bikoak lehen garaipena lortu du, Larrazabal-Mariezkurrena II.a bikoari 22-19 gaindituta. Artola-Imaz bikoak 10 tanto egin eta 4 galdu zituzten, eta aurkariek 15 tanto egin eta 12 galdu. Artola-Imaz bosgarren postuan daude, eta Larrazabal-Mariezkurrena II.a zazpigarren.

Jaka-Iztueta bikoak 22-6 galdu zuen Laso-Albisuren aurka. Jaka-Iztueta bikoak 2 tanto egin eta 10 galdu zituzten, eta aurkariek 12 tanto egin eta 4 galdu. Jaka-Iztueta seigarren postuan daude, eta Laso-Abisu bigarrenean.

Beste partidan Zabala-Martijak 22-12 irabazi zieten P. Etxeberria-Rezustari. Zabala-Martija laugarrenak dira eta P. Etxeberria-Rezusta zortzigarrenak. 

Serie B Txapelketa

Bigarren mailako txapelketan Gabirondo eta bere aurrelari Murua daude sailkapen buru, bi partidak irabazita. Asteburuan 22-10 irabazi zieten Salaberria-Gaskue bikoari. Peña II.a-Salaverri II.a bikoak lehen partida irabazi dute, Zubizarreta III.a-Aranguren bikoari 22-11 gailenduta, eta laugarren postuan daude. Ugartemendiak eta bere aurrelari Senarrek galdu egin dute, 22-7, Amiano eta Ezkiroz bikoaren aurka, eta sailkapeneko bosgarren postuan daude.

Hirugarren jardunaldian jaialdia jokatuko da Tolosan. Astelehenean, hilaren 8an, izango da, 17:15ean. Lehenengo partidan, Serie B Txapelketako Peña Ii.a-Salaverri II.a eta Amiano-Eskiroz bikoak ariko dira elkarren aurka. Bigarren partidan, txapelketa nagusiko Jaka-Iztueta eta Artola-Imaz artekoa izango da jokoan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!