Banatu dituzte Lehiberri sariak

Ataria 2025eko abenduaren 1a

Joan den ostiralean ospatu zuten Lehiberri Eguna, eta hainbat garaikur banatu zituzten eskualdeko enpresen lana eta zenbait ezaugarri saritzeko.

Ostiralean ospatu zuen Tolosaldea Garatzen agentziak Lehiberri Eguna, eta hainbat enpresak sariak jaso zituzten zenbait ezaugarrirengatik. Sariak banatu aurretik, Eusmex erakundeko Sabin Azua lehendakariak hitzaldia egin zuen eta hizpide izan zituen enpresen arloko erronkak, gaur egungo testuingurua eta etorkizunerako gakoak.

Segidan banatu zituzten Lehiberri sariak, eta garaikur bana jaso zuten bost enpresak. Batetik, enpresa berritzailea izateagatik saritu zuten Adunako Arekson Group; lantegiko talentua kudeatzeagatik eta kanpokoa erakartzeagatik, berriz, Belauntzako Ferraguinox-ek jaso zuen garaikurra. Jarraian, jasangarritasunaren saria Ibarrako Mecanizados Harri enpresak jaso zuen.

Eta, azkenik, egindako ibilbideagatik saritu zituzten beste bi enpresa: Tolosako Casa Eceiza, batetik; eta Adunako Troqueles Artes Graficas (TAG), bestetik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!