Izar berdea jaso dute eskualdeko bi jatetxek

Ataria 2025eko azaroaren 26a

Ama jatetxeko Gorka Rico eta Javbi Ribero.

Tolosako Amak eta Amasa-Villabonako Hikak jaso dute.

Michelin izarrak banatzeko gala egin zuten atzo, eta eskualdeko jatetxeak sarituak izan ziren. Hego Euskal Herriko lau jatetxek lehen aldiz jaso zuten Michelin izar bat: Mungiako Bakea jatetxeak (Bizkaia), Bilboko Islaresek, Zornotzako La Reveliak (Bizkaia) eta Donostiako Itzulik.

Orain arteko hiruna izarrei eutsi diete, berriz, Arzak jatetxeak (Donostia), Akelarrek (Donostia), Martin Berasategik (Lasarte-Oria, Gipuzkoa) eta Azurmendik (Larrabetzu, Bizkaia).

Izar berdeak ere banatzen dituzte urtero-urtero, gastronomia jasangarria saritzeko, eta bost izar berde horietatik lau Hego Euskal Herriko jatetxeek jaso zituzten, eta bi Tolosaldekoak dira: Tolosako (Gipuzkoa) Amak (Gorka Rico eta Javier Ribero), Villabona-Amasako Hikak (Roberto Ruiz), Mungiako Bakeak eta Dimako (Bizkaia) Garenak (Julen Baz).

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!