Indarkeria matxistaren aurkako aldarriak lau haizeetara zabaldu dituzte Tolosaldean. Mugimendu Feministak herritarrei kalera ateratzeko deia egin die, konplizitate sareen aurka borrokatzera. Mobilizazio jendetsuenak Tolosako manifestazioak izan dira. Mugimendu feministaren ustez, feministen kontrako gorrotozko mezuak, mezu transfoboak eta arrazistak inpunitate osoz zabaltzen ari dira sareetan, komunikabideetan nahiz kaleetan. Gaineratu dute, azkenaldian, erasoak salatzera atera direnak boikotatu eta gutxietsi egin dituztela.
«Hori egiten dutenak inguruan ditugun gizonak dira, haien konplizitate eta anaidia egiturak lagun. Erasotzaileak eta antifeministak ez dira izaki abstraktu bat, inguruan ditugun gizonak dira». Horrekin batera salatu dute askok feminismoa eta indarkeria matxistaren aurkako diskurtsoa darabiltela bestelako gorrotozko mezuak zabaltzeko, arrazakeria zabaltzeko, adibidez.
Manifestazioaren amaieran, ekitaldia egin dute Trianguloa plazan, eta aldarrikapenez betetako testua irakurri dute. Ekitaldian bertan, herriko hiru emakumeren testigantzak entzun dira:
Tolosaldeko Itaiak, bestalde, iluntzean Tolosan egin duen manifestazioan faxismoaren eta matxismoaren aurka borroka egingo duen indar politikoa «eraikitzeko beharra» aldarrikatu du: «Matxismoa normalizatzen ari da, eta ironikoa badirudi ere, indarkeria matxistaren aurkako borroka maila sozialean apalduta dago. Kaleak berreskuratzeko garaia da».