Auto istripua izan da N-1 errepidean, Irura parean

Ataria 2025eko azaroaren 24a

Hainbat ibilgailuk osatutako ilara, Tolosatik Irurara bidean.

Irura parean istripua izan da «ibilgailu askoren artean» Donostiarako noranzkoan. Une honetan Tolosaraino iristen dira ilarak.

N-1 errepidean auto istripu bat gertatu da Irura parean 08:10 aldera. Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzaren arabera hainbat ibilgailuren artean gertatu da ezbeharra, Donostiarako noranzkoan, eta une honetan, itxita dago errei bat.

Istripuaren ondorioz auto-ilarak sortzen ari dira (3 kilometrorainoko ilarak), eta une honetan Tolosaraino iristen dira.

[Eguneraketa - 09:05]

Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzaren arabera, itxita jarraitzen du errei batek. Horren eraginez, areagotu egin dira autoen ilarak eta sei kilometro arte ere luzatu dira.

[Eguneraketa - 09:29]

Iturri beraren arabera, zabaldu dituzte bi erreiak eta «amaitu da» istripua. Oraindik mantentzen dira auto-ilarak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!