Xexili Eguna, musikarien eguna da bihar, hilaren 22a, eta horren harira hainbat emanaldi antolatu ditu Loatzo musika eskolak.
Lehena asteartean, hilaren 18an izan zen, Irurako elizan. Bigarrena, hilaren 27an izango da, Altzoko plazan, 18:00etan hasita. Eta, hirugarrena, datorren ostiralean, hilaren 28an izango da, Alegiako plazan. Loatzo musika eskolaren banda ariko da, 18:30etik aurrera.