Lan eskaintza

ATARIAk kudeatzailea behar du

Ataria 2025eko azaroaren 18a

ATARIA komunikabidearen kudeaketa eramango duen pertsona baten bila gabiltza. Curriculumak bidaltzeko azken eguna azaroaren 30ean izango da.

Interesa baldin baduzu, bidali curriculuma tkt@ataria.eus posta elektronikora 2025eko azaroaren 30a baino lehen.

FUNTZIO NAGUSIAK

  • Proiektuaren jarraipen ekonomikoa egitea eta bideragarritasuna ziurtatzea.
  • Plangintzak garatzea, helburuak finkatzea eta exekuzioa koordinatzea.
  • Lantaldea koordinatzea eta antolatzea.
  • Kanpo harremanak egitea eta mantentzea.

ESKATZEN DA

  • Kudeaketa, administrazio edo ekonomia arloko ikasketak eta ezagutzak izatea.
  • Kudeaketa lanetan esperientzia izatea kontuan hartuko da.
  • Bestelako ikasketa eta esperientziak baloratuko dira: marketina, komunikazioa...
  • Izaera dinamikoa eta harremanetarako, antolaketarako eta lidergorako gaitasuna izatea.
  • Tolosaldean bizitzea edo eskualdea ondo ezagutzea.
  • Euskara: gutxienez C1 maila.

ESKAINTZEN DA

  • Amatasun-baja bat ordezkatzeko aldi baterako kontratua.
  • Lanaldi osorako kontratua.
  • Abenduan lanean hastea.
  • Lantokia Tolosan.

Interesa baldin baduzu, bidali curriculuma tkt@ataria.eus posta elektronikora 2025eko azaroaren 30a baino lehen.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!