Informazioa zabaltzeko beste bide bati ekin zion ATARIAk duela urtebete. Telegram eta Whatsapp aplikazioen bidez ere ATARIAren informazioa jasotzeko aukera zabaldu zuen Tolosaldeko komunikabideak. Telegram eta Whatsapp mezularitza aplikazioak dira, berez, telefonoan instalatzeko sortuak dira, baina ordenagailuetan ere instala daitezke. Mezuak elkarri bidaltzeko eta taldeak sortzeko aukera emateaz gain, kanalak sortzeko aukera ere ematen dute, eta horrela, aldi berean erabiltzaile askorengana iristeko bide zuzena dira. Edonor harpidetu daiteke kanaletara doan. Nahikoa da ATARIAren kanalera harpidetzea ATARIAk kanal horretara bidaltzen dituen mezu guztiak jasotzeko: besteak beste, testuak, argazkiak, bideoak edo estekak.
ATARIAren Telegram eta Whatsapp kanalen informazioa jasotzeko, aplikazioak telefonoan instalatuta eduki behar dira (eskuragarri daude Android, iOS eta Windows Phone telefonoetarako).
Kanal horiei esker komunikazio zuzena du ATARIAk herritarrekin, eta informazio garrantzitsuak, irakurgai gomendatuak, azken orduko albiste garrantzitsuak, eta jakin beharrekoak zabaltzen ditu bertan. Kasu berezietan, gertaera garrantzitsuak kontatzeko ere erabiltzen du kanala.
Hemen daude bi kanaletako estekak:
ATARIAk zurekin egon nahi du egunean eguneko albisteekin!