Zer dakar biharkoak?

Ataria 2025eko azaroaren 13a

Biharko protagonista nagusia Villabonako Oinkari dantza taldea da. 50. urteurreneko ospakizunen atarikoetan dauden honetan, Maite Barandiaran eta Eneko Arteaga elkarrizketatu ditu Jon Miranda kazetariak. Gainera, Oihana Iguaranen iritzi zutabea ere efemerideari loturik dator. Bihar zure buzoian!

Ondorengoak ez dira falta izango azaroaren 14ko zenbakian:

  • Oihana Iguaran Barandiaranen iritzi zutabea.
    • Mende erdiko soka(dantza).
  • Irati Marin Dominguez aktore tolosarraren elkarrizketa.
    • «Pertsonaia gorputzetik lantzea gustatzen zait».
  • Jon Ander Galarragaren Baso Ertzetik atala.
    • Erdipurdiko bertsolaria.
  • Harituz-eko Ane Zubiaren bertsoa.
    • Euskal selekzioa - Palestina.
  • Onintza Lasaren iritzi zutabea.
    • Hartu arnasa eta landu pazientzia.
  • Nora Urbizuren Atzokoak Gaur atala.
    • Ibarran, 1898an Arane baserria.
  • Villabonan emango duten Atearen bestaldean antzezlanaren inguruko erreportajea Agurtzane Intxaurragarekin hitz eginda.
    • Atea da giltza.
  • Asteburuko kultur agenda.
  • Iker Ibarluzearen asteburuko eguraldi iragarpena.

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!