Atzo egin zieten harrera Villabonako udaletxean, eta gaur euri giroa goxatzen aritu dira Villabonako Berdura plazan. Villabona eta Zizurkil artean kalejira egitea zen asmoa, baina eguraldi euritsua dela eta, Berdura plazan bertan aritu dira giro ezin hobean. 18:00etan emanaldia eskainiko dute Villabonako Gurea zineman, eta asteburua borobiltzeko afari musikatua izango dute Alegiako kultur etxean.