400 erretirodun eta pentsiodunetik gora, Tolosa eta Ibarra artean martxan

Ataria 2025eko azaroaren 7a

Agijupensek urtero antolatzen du Gipuzkoako erretirodunen eta pentsiodunen martxa. Aurten Tolosa eta Ibarra artean egin dute, bi udal horien laguntzarekin. Antolatzen eskualdeko kideak ibili dira, boluntarioen laguntzarekin. Zerkausian 450 lagunentzat prestatu dute bazkaria.

Goizean, Tolosako Plaza Zaharrean, ekitaldi instituzionala egin dute. Besteak beste, bertan izan dira Andu Martinez de Rituerto Tolosako alkatea eta Igor Zapirain Ibarrako alkatea. Lehen hitz horien ondoren, pentsiodunak eta erretirodunak martxari ekin diote. Lau kidez osaturiko 100 taldetan antolatu dituzte, eta Ibarrara joan ondoren, berriro Tolosara itzuli dira, Euskal Herria plazara.

Han, txistulariekin dantzan ibili dira, bazkaltzera Zerkausira joan aurretik. Datorren urteko martxa Hernani eta Astigarraga artean egingo dutela aurreratu dute. 

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!