Sanmartinak ate joka

Ataria 2025eko azaroaren 6a

Pasa den urtean Amasan ateratako artxiboko irudia.

Alkizan eta Amasan San Martin jaiak ospatuko dituzte datozen egunetan. Amezketan, berriz, datorren asteartean ospatuko dute San Martin Eguna. 

ALKIZA

AZAROAK 7, OSTIRALA

  • 17:00. Txokolatea, guraso elkarteak banatuta.
  • 18:00. Oilategitik: 25 urte, 25 azal erakusketaren inaugurazioa, udaletxeko ganbaran.
  • 18:30.  Oilategitik: 25 urte bertsoz bertso, bertso eta musika bidezko errepasoa, Manu Urruzola eta Martin Lizardiren eskutik, udaletxeko ganbaran. 
  • 20:00. Patata tortilla lehiaketa, gure elkarteak antolatuta.
  • 22:30. Mus txapelketa, Alkizako ostatuan.

 AZAROAK 8, LARUNBATA

  • 11:00. Haurrentzat tailerra: Nola bizi zen lehen gizakia, Jesus Tapiarekin, frontoian.
  • 18:00. Lau eta erdiko pilota finala, frontoian.
  • 21:00. Afari herrikoia.

AZAROAK 9, IGANDEA

  • 11:30. Toka txapelketa haurrentzat, plazan.
  • 17:00. Eskoba txapelketa, Alkizako Ostatuan.

AMASA

AZAROAK 8, LARUNBATA

  • 12:00. Marianito dastaketa plazan, Ai Ama! taldeak alaituta.
  • Ondoren. Kalejira herriko gaztetxoen eskutik.
  • 14:00. Herri bazkaria.
  • 18:00. Kalejira Iraunkorrak txarangarekin. 
  • 23:30. DJ Naza txosnan.

AZAROAK 11, ASTEARTEA

  • 10:30.  Meza Santua.
  • 12:00.  Bertso Pilota Jaialdia. Pilotariak: Oinatz Bengoetxea, Iker Elizegi, Mikel Goñi eta Iker Urmeneta. Bertsolariak: Oihana Iguaran eta Iker Zubeldia.
  • 18:00. Umeentzako ipuin kontalaria, Amaia Ruiz de Galarretaren eskutik
  • 19:00. Txupinazoa eta Martina Sorginaren jaitsiera.

AZAROAK 12, ASTEAZKENA

  • 17:00. Mus txapelketa herrikoia kultur etxean.
  • 17:30. Herri kirolak umeentzat.
  • 19:00. Toka txapelketa herrikoia

AZAROAK 13, OSTEGUNA

  • 06:00. Gazteen gosaria Larrea kafetegian, trikitilariek alaiturik.
  • 14:30. Gazteen bazkaria Uxo-Toki elkartean.
  • 17:00. Soka dantza eta aurreskua plazan.
  • 21:00. Gazteen afaria Iturri-goxo jatetxean.

AZAROAK 14, OSTIRALA

  • 17:00. Puzgarriak frontoian
  • Ondoren. .Txokolate beroa
  • 19:20. Alkandoradunen argazki herrikoia plazan.
  • 19:30. Amasako XXXIlI. Bakailu Lehiaketa Iturrigoxon.
  • 23:30. Kalume taldearen kontzertua txosnan.

AZAROAK 15, LARUNBATA

  • 11:00. Ume krossa / DBH2 arteko umeentzat.
  • 16:00. Herri kirol erakustaldia, Bihurriren eskutik.
  • 18:30. Kantaldia Andoni Ollokiegiren eskutik.
  • 23:30. Erromeria Olgetan taldearen eskutik txosnan.

AZAROAK 16, IGANDEA

  • 18:00. Herri kirolak herriko gazteak Segurako gazteen aurka.
  • Ondoren. Martina Sorginaren igoera eta agurra.

 AMEZKETA

AZAROAK 11, ASTEARTEA

  • 12:00. Meza Nagusia San Martingo ermitan.
  • Ondoren. Bertsolariak eta trikitilariak eta salda eta pintxoak.
  • 14:00. Jubilatuen bazkaria Beartzana jatetxean, bertsolariek eta trikitilariek girotuta.
  • 16:30. Haurrentzat merienda eskola atarian eta ondoren, jolasak kultur etxean.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!