Zer dakar biharkoak?

Ataria 2025eko azaroaren 6a

Biharko astekariko gai nagusia Esneki izango da. Euskal Esnekigileen Elkartearen arabera, EAEko kontsumitzaileen % 80k ez du inguruko artisau ekoizlerik ezagutzen. ATARIAk datuak erreportajean bildu, eta bertako bi ekoizle elkarrizketatu ditu: Larreta Esnekiak eta Oihan Txiki kooperatiba.

Ondorengoak ez dira falta izango azaroaren 7ko zenbakian:

  • Ane Urkola Agirrezabalaren iritzi zutabea.
    • Zubi azpian.
  • Beñat Zubizarreta eta Asier Saizar magoen elkarrizketa.
    • «Asko gozatzen dugu magia egiten dugun bakoitzean».
  • Harituz-eko Bixente Gorostidiren bertsoa.
    • Euskera ukendu. Euskera ez kendu.
  • Imanol Landa Medranoren Wattaria.
    • Baterien birziklapenerako metodoak (eta zergatiak!).
  • Amaia Karrera Garciaren iritzi zutabea.
    • Ez esan zaintzaile.
  • Juantxo Arakama Biurrun, 'Monsieur leCrêpe'-ri elkarrizketa.
    • «Ezkortasuna ez da ezkortasunean bukatzen».
  • Garbiñe Ubeda PlazanBazan denbora-pasak.
  • Asteburuko kultur agenda.
  • Iker Ibarluzearen asteburuko eguraldi iragarpena.

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!