Emaitza gazi-gozoak gomazko paletako binakakoan

Ataria 2025eko urriaren 31

Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketaren finalak jokatu dituzte asteburuan, emakumeen gomazko paletako binakakoak.

Nagusien lehen mailan, Intxurreko Nagore Murua Olanok eta Uxue Olano Aranaldek ezin izan zuten txapela jantzi, 30-13 galdu baitzuten Hernani 2ko Garazi Eizmendi Iribarren eta Nahia Eizmendi Iribarren aurka.

Nagusien bigarren mailan, Behar Zanako Araitz Aldazabal Gabarain eta Haizea Aldazabal Gabarain izan ziren irabazleak, Iruleak elkarteko Amaia Aizpuru Aldalurri eta Maite Mugartegi Grañari 30-28 irabazi ondoren.

Jubeniletan Behar Zana elkarteko bi bikoteren arteko finala jokatu zuten. Behar Zana 2ko Izar Gastañazatorre Aldazabal eta Maddi Lasa Elduaien izan ziren irabazleak, eta 30-23 gailendu zitzaien Behar Zana 3ko Uxue Etxarri Aranburu eta Irati Goikoetxea Orbegozori.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!