Zer dakar biharkoak?

Ataria 2025eko urriaren 30a

Biharko protagonista nagusia Isitxo Larrañaga Moreno musikaria eta orkestra zuzendaria da. Aitaren izena daraman orkestrak 45 urte bete ditu aurten, eta kontzertu bereziarekin ospatuko dute urteurrena azaroaren 7an, Leidorren.

Ondorengoak ez dira falta izango urriaren 31ko zenbakian:

  • Olatz Peñagarikano Irazustaren iritzi zutabea.
    • Truko edo trato.
  • Odol emateen inguruko erreportajea Tolosako odol ateratze saio batera joanda, eta 100 alditan baino gehiagotan odola eman duen emaile bat elkarrizketatuta.
    • Ez dago aitzakiarik odola ez emateko.
    • Juan Ignazio Rekondo: «Nire odolak beste bati bizia salbatzen edo luzatzen badio, zoragarri».
  • Juan Kruz Igerabideren ipuina.
    • Inuita Ipar Poloan.
  • Julen Iztuetaren Begirada Grafikoa.
    • Hutsune aseak ikusmiran.
  • Beñat Iturriozen elkarrizketa 'Enarak' dokumentalaren harira.
    • «Gerora etorri zirenei bidea zabaldu zieten Enarak taldearen gisakoek».
  • Asteburuko kultur agenda.
  • Iker Ibarluzearen asteburuko eguraldi iragarpena.

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!