5 kilometroko proban, Paula Del Pozo alegiarra izan zen azkarrena, 17.32ko denbora eginez. Bere atzetik, sei segundora bakarrik, helmugaratu zen Sara Villasante donostiarra. Hirugarrena, tarte handiagoarekin, Idoia Nogales debarra iritsi zen, 18.29 eginez.
15 kilometroko proban, patinen gainean, Tolosako Irristaka taldeko hiru patinatzaile igo ziren podiumera. Julen Urkizar tolosarra izan zen irabazlea, Aitor Vacas gasteiztarra bigarren eta Ximon Villalobos lasartearra hirugarren. Vacasek beste biei lagundu zien aurreko tropeletik ateratzen. Lehenbizi berak eta Urkizarrek alde egin zuten, eta behin abantaila lortuta, Vacasek bere erritmoa mantsotu, eta ondoren Villalobosi lagundu zion ihes egiten. Biak esprinta egiten bukatu zuten, eta Vacasek igaro zuen helmuga lehenago.
15 kilometroko proban, handbike modalitatean, Ion Galarraga goiaztarra bigarren izan zen, 28.33 eginez. Bi segundo aurretik helmugaratu zen Iñaki Mujika altsasuarra (28.31), eta hirugarrena Villarcayoko Luis Alberto Santamaria izan zen, 28.45ekin.