Goizean auto ilara luzeak izan dira N-1 errepidean

Ataria 2025eko urriaren 28a

N-1 errepidean auto-ilarak sortzen hasi diren unea. EUSKO JAURLARITZAKO TRAFIKO ZUZENDARITZA

Kamioi bat matxuratu egin da N-1 errepidean, Andoain parean, eta errei bat itxi behar izan dute Irungo noranzkoan. Dagoeneko zabaldu dituzte erreiak, baina auto-ilarek jarraitzen dute.

Kamioi bat matxuratu da 08:00ak aldera N-1 errepidean, Andoain parean, eta errei bat itxita geratu da. Donostiarako norabidean gertatu da ezbeharra eta, ondorioz, auto-ilara luzeak sortu dira.

Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak jakinarazi duenez, 14 kilometrorainoko ilarak sortu dira bidearen edukiera murriztu egin delako eta ordu horretan zirkulazioa oso handia izan delako.

[Eguneraketa - 09:21]

Dagoeneko zabalik daude bi erreiak, baina oraindik auto-ilara luzeak mantentzen dira.

[Eguneraketa - 10:51]

Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzaren arabera amaitu dira auto-pilaketak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!