Bihar goizaldean izango da ordu aldaketa

Ataria 2025eko urriaren 25a

Bihar, urriko laugarren igandea, ordua aldatu beharko dugu neguko ordutegira egokitzeko. Hala, ordulariak ordubete atzeratuko beharko dira goizaldean, eta 03:00etan 02:00ak izango dira; 25 orduko eguna izango da.

Igandetik aurrera, hortaz, goizago argituko du egunak, eta, era berean, lehenago ilundu. EBk estatu kideentzako ordu aldaketa ezarri zuen 2001ean. Geroago, 2018an, Europako Batzordeak ordutegi aldaketa bertan behera uztea onartu zuen, galdetutako 4,6 milioi europarren %84arekin adostu ondotik.

2019an, Europako Parlamentuak berretsi egin zuen erabakia, eta urtebeteko epea ezarri zuen proiektua gauzatzeko. Ezinezkoa izan zen gauzatzea, eta 2021era atzeratu zen, gaurdaino, eta ordu aldaketak indarrean jarraitzen du.

Edonola ere, Espainiako presidente Pedro Sanchezek ordutegi-aldaketarekin behin betiko amaitzea proposatu dio Europar Batasunari asteon: «Zientziak esaten digu ez dela energia aurrezten, eta azaldu du urtean bi aldiz aldatzen dituela gure 'erritmo biologikoak'».

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!