17 kilometroko auto ilarak daude N-I errepidean

Ataria 2025eko urriaren 23a

Kamioi batek istripua izan du gaur 06:00etan, N-1 errepidean, Villabona parean, eta errepidea itxita egon da 09:00ak arte. Momentu honetan errepidea irekita dago, baina 17 kilometroko auto ilarak daude.

Auto ilara luzeak egiten ari dira N-1 errepidean, Villabona parean eta Donostiarako noranzkoan kamioi bat errepidean gurutzatuta geratu eta gero. Istripua 06:00ak inguru izan da eta errepidea itxi dute. Istripuak sortutako auto pilaketen ondorioak eskualde guztiak nabaritu dira. Momentu honetan N-1 errepidea ireki dute, baina auto ilara luzeak daude oraindik. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!