Zer dakar biharkoak?

Ataria 2025eko urriaren 23a

Biharko astekariko protagonista Joseba Irazusta futbolari ohia, eskola kiroleko arduraduna Zumadin eta abeltzain aprendiza da. Lasartearrak bere betiko ametsak egi bihurtzeko aukeratu du Amezketa bizitoki.

Ondorengoak ez dira faltako urriaren 24ko zenbakian:

  • Ura Iturralderen iritzi artikulua.
    • Hebron, biziraupenaren sarea.
  • Tolosako Abesbatza Lehiaketako zuzendaritzako arduraduna den Luis Migel Espinosa Errazkini elkarrizketa.
    • «Ez dut inoiz aitortzarik bilatu, baina beti sentitu naiz babestuta».
  • Nora Urbizuren Atzokoak Gaur.
    • Alegia, 1941.
  • Aitor Atxegaren Xiberutik atala.
    • Zenbat gera?
  • Harituzeko Amaia Agirreren bertsoa.
    • Martxelo Otamendi.
  • Aritz Peñagarikanoren Aritzia.
    • Mendebaldeko gordegitik.
  • Nekane Artolazabalen iritzi zutabea.
    • Norbaitek garbituko du.
  • Ai gure juaneteak ikuskizunaren inguruko erreportajea, Patxo Telleriarekin hitz eginda.
    • Laboaren kantak esatea, orain sentitu eran.
  • Asteburuko kultur agenda.
  • Iker Ibarluzearen asteburuko eguraldi iragarpena.

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!