Ayerza eta Lataburu irabazle Basajaun Trail Race probako maratoian

Ataria 2025eko urriaren 21a

Asier Ayerza tolosarra eta Noelia Lataburu irurarra izan dira 43 kilometroko proba irabazi dutenak. 23 kilometroko lasterketan Yashira Navas tolosarra bigarren izan da.

Lokiz mendikatean izan dira jokoan Basajaun Trail Race probak, eta eskualdeko mendi lasterkariak aurreneko postuetan iritsi dira. 43 kilometroko proban, Asier Ayerza tolosarra eta Noelia Lataburu irurarra izan dira irabazleak. Ayerzak 4.09.35eko denbora eginda lortu zuen garaipena, bigarren izan zen Asier Muruari 1.46ko tartea atereaz. Hirugarren Aritz Sardina (4.22.42) izan zen. Lataburuk 5.24.59ko denbora egin zuen garaipena lortzeko, eta dezenteko abantaila atera zion bigarren egin zuen Edurne Gil (6.03.36) korrikalariari. Hirugarren Beatriz Martinez (6.17.33) izan zen.

Proba ertainean, 23 kilometrokoan, eskualdeko presentzia izan zen emakumezkoetan. Soronea Ammma taldeko Itziar Oteiza izan zen irabazlea, 2.17.45eko denbora eginez, eta bigarrena Alpino Uzturre taldeko Yashira Navas tolosarra izan zen, 2.27.26ko denborarekin. Hirugarrena Elixabete Agirre izan zen (2.30.06).

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!