Lehen aldiz, Atariak bere agenda propioa sortu du, eta opari gisa banatuko du azaroaren 10era bitarte harpidetzen den orori. Agenda Atariak herritar guztien eskura jarri berri duen material sortaren produktu nagusietako bat da. Eskualdeko sortzaileen lana sustatu nahian, Julen Madariaga Murua ilustratzaile altzotarrak sortu du produktuetan agertzen den irudia.
Atariak bi harpidetza mota eskaintzen ditu: digitala 70 euroren truke eta paperezkoa 95 euroren truke. Bi kasuetan, ondorengo abantailez gozatzen dute harpidedunek: papereko eskaintza osoa PDF formatuan jasotzea; zozketetan parte hartzea; deskontuak Atariako zerbitzuetan, ekintzetan eta materialetan; abantailez gozatzeko aukera Tolosaldeko komertzio, taberna eta negozioetan; publizitate eskaintzetan tratu berezia; Ataria.eus-eko argazki galeriak eta bideoak deskargatzeko aukera, ur-markarik gabe; Ataria Buletina jasotzea; eta onura fiskalak errenta aitorpenean.
Beraz, deskontu guzti hauez gozatzeko, egin Atarikide eta jaso Atariaren agenda opari. Ez galdu aukera!