Dagoeneko martxan da 2025-2026 denboraldiko Tolosaldeko Triatloi Taldearen Triatloi Eskola. 12 urtetik gorako edozeinek triatloia probatu edo triatloiaz gozatzeko aukera izango du. Saioak astelehen, asteazken eta ostiraletan egingo dira Tolosako Berazubi estadioan, 15:30ak eta 17:00ak bitarte. Informazio gehiago jasotzeko idatzi tolosaldekott@gmail.com helbidera edo deitu 665736169 zenbakira.