N-I errepidea erabat itxiko dute bihar, Villabona eta Irura artean

Tolosaldeko Ataria

Villabona eta Irura lotuko dituen oinezkoentzako eta bizikletentzako pasabide berria jartzeko lanak direla eta itxiko dute bihar, 22:00etatik aurrera.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak jakinarazi duenez, Villabona eta Irura lotuko dituen oinezkoentzako eta bizikletentzako pasabide berria jartzeko lanak direla eta, N-I errepidea erabat moztuko dute bihar 22:00etatik larunbateko 06:00 arte, bi noranzkoetan, 440,5 kilometro-puntuaren parean (34. poligonoa).

22:00etan hasiko dira trafikoa mozten Gasteizerako noranzkoan, autogarabia sartu eta kokatu ahal izateko. Ondoren, trafikoa moztuko dute Donostiarako noranzkoan, pasabidea eramango duen garraio berezia errazago sartzeko. 23:30ak aldera hasiko dira muntaketarekin. Instalazioa eta soldadurak amaitu ondoren, autogarabia desmuntatu eta 06:00etarako irekiko dute bidea. Lanek irauten duten bitartean, paraleloan dagoen industrialdeko bideetatik gidatu beharko da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!