Adimen artifiziala izango da IKT Asteko izar nagusia

Ataria 2025eko urriaren 16a

Zibersegurtasuna eta beste hainbat aplikazio ere landuko dira. Izan ere, informazio eta komunikazio teknologien inguruan hamaika ikastaro antolatu dituzte IKT Astearen 17. edizioan. Urriaren 20ean hasi eta 24an amaituko da. 

 

Tolosaldea Garatzen-ek doako ikastaroak eskainiko ditu enpresa, Lanbide Heziketa, komertzio eta publiko orokorrari zuzenduta. Helburua ondorengoa dela azaldu dute: «Teknologia berrien inguruko ezagutzak areagotzea, eta horiek enpresen egunerokoan aplikatzen ikastea». Ikastaro guztiak doakoak dira, baina izena-ematea beharrezkoa da, lekuak mugatuak baitira. Nahi adina ikastarotan eman daiteke izena. Horretarako, Tolosaldea Garatzenen web orrian sartu behar da.

Egitaraua

Goizak | Enpresak eta Lanbide Heziketa
Lehiberri Zentroan

Eguerdiak | Komertzioak

Arratsaldeak | Edonorentzat
Online formatuan

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!