Hernialdeko Gurpil Gaineko Eski Igoera, hilaren 18an

Ataria 2025eko urriaren 9a

Alpino Uzturre elkarteak antolatuta, 24. Hernialdera Gurpil Gaineko Eski Igoera egingo da hilaren 18an.

16:00etan emango zaio irteera skating modalitatean Tolosako Belate auzotik, eta 16:05ean, klasiko eran Hernialdeko Bentatik, trenbidearen azpian.

Parte hartzea doan da, eta kaskoa, betaurrekoak eta eskuzorroak derrigorrezkoak dira. Epea hilaren 15ean, asteazkena, 20:00etan, bukatuko da. Izena ematerakoan, izena eta bi abizenak, jaiotze urtea, telefono zenbakia, elkartea eta estiloa zehaztu beharko da. Izena emateko hainbat aukera daude: Alpino Uzturre elkartean (Gudari kalea, 5; Tolosa), posta elektronikoz (alpinouzturreeskitaldea@gmail.com) edo 655713562 telefono zenbakian (soilik arratsaldez).

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!