27.600 euro ekintzaileen eskura

Ataria 2025eko urriaren 8a

Lanbidek, Tolosaldea Garatzenen bidez, ia 27.600 euroko diru laguntza bideratuko du enpresa berrien sorrera sustatzeko.

Enpresa berriak sortzen laguntzeko diru laguntzak emango ditu Lanbidek, Tolosaldea Garatzen garapen agentziaren bidez. Ia 27.600 euro bideratuko dituzte ekintzaileei laguntzeko eta eskaerak urriaren 13a baino lehen egin behar dira.

Guztira, 12 ekintzaileren proiektuak lagunduko dituzte eta izena eman nahi dutenek enpresa bat sortzeko bideragarritasun azterketa aurkeztu beharko dute, nahiz eta horrek ez duen esan nahi gero enpresa hori sortu behar denik. Tolosaldea Garatzenek zehaztu du bideragarritasun azterketa egina duten ekintzaileek eta enpresa martxan jartzen duten ekintzaileei bideratuko zaiela laguntza. Onuradunek, besteak beste, honako baldintzak bete behar dituzte: langabezian egon behar dute, Lanbiden izena eman behar dute, Tolosaldea Garatzenen aholkularitza jaso behar dute eta ezin dute jaso helburu bera duen beste diru laguntzarik.

Informazio gehiago jasotzeko Lehiberri Zentrora joan daiteke, 943 65 45 01 telefono zenbakira deitu edo zubeldia@tolosaldea.eus helbidera idatzi.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!