Asuncion klinika

Asuncion Klinika European Private Hospital Awards sarietan finalista

Ataria 2025eko urriaren 8a

Larrialdietan adimen artifiziala txertatzeko duen proiektuagatik jaso du izendapena.

Asuncion Klinikak European Private Hospital Awards (EPHA) saria irabazi dezake, Best Integration of AI in healthcare kategorian. Proiektuak ospitaleko zuzendari medikua den Moises Espejo medikuak egindako master amaierako Evaluación de implementación de herramientas de inteligencia articial aplicada a la predicción de la demanda e ingresos hospitalarios lana du ardatz. Asuncion Klinikako arduradunek esan dute izendapena azken urteetan garatu duten eraldaketa digitalaren aldeko lanaren ondorio dela; «proiektuak adimen artifiziala integratzen du prozesu asistentzialen kudeaketan, larrialdietan kalitatea, segurtasuna eta pazienteen esperientzia hobetzeko helburuarekin».

EPHA sariak Europako Ospitale Pribatuen Batasunak eta Espainiako Osasun Pribatuaren Aliantzak antolatzen dute. Asuncion Klinika Madrilgo Torrejongo Unibertsitate Ospitalearekin eta Portugalgo Joaquim Chaves Saude ospitalearekin lehiatuko da.

«EPHA sarietan finalista izatea berariazko lorpen handia da, eta Asuncion Klinikako profesional guztien lan kolektiboari egindako aitortza da», esan du Jesus Gomez Montoya Asuncioneko lehendakariak. «Berrikuntzak beti egon behar du pertsonen zerbitzura, osasun arreta eraginkorrago eta pertsonalizatuago baten mesedetan», gaineratu du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!