Eskualdekoen emaitza onak krosetan

Ataria 2025eko urriaren 7a

Eskualdeko hainbat korrikalarik maila bikaina erakutsi dute asteburuan.

Donostiako Maratoi Erdian Iraitz Arrospide billabonatarrak bigarren postua lortu zuen (1.06.22), irabazlea izan zen Artur Bossyrengandik segundo bakarrera. Hirugarren Unai Arroyo tolosarra izan zen, 1.06.50eko denborarekin.

Nerea Murua altzotarrak Orreaga-Zubiri Maratoi Erdia irabazi zuen, 1.28.00ko denbora egin eta gero. Lehenengo aldia zen Muruarentzat distantzia horretan eta asfaltotik kanpo, eta 2014an Laura Solak egin zuen markatik oso gertu geratu zen, 27 segundotara bakarrik. Altzotarrak bigarrenari, Angela Iglesiasi, 3.34ko aldea atera zion, eta hirugarrenari, Ana Perez de Cirizari, 8.07ko aldea.

Bestalde, Asier Mujika ibartarra izan da Legorretako VIII. Lasterketa Solidarioaren irabazlea, 23.32ko denborarekin. Bigarrenari, Juan Garikanori, hiru segundoko tartea atera zion, eta hirugarrenari, Jon Unzuetari, hamabi segundokoa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!