Urriaren 19an izango da Nafarroa Oinez festa, Atarrabian. Bertara joateko autobusa antolatu du Galtzaundi Tolosaldeko euskaltzaleen elkarteak, eskualdeko euskaltzaleentzat. Alegia, Amasa-Villabona, Anoeta, Ikaztegieta, Irura, Tolosatik zuzenean joateko aukera izango dute.
Eskualdeko zazpi herritan egin daiteke izen ematea: Alegiako kultur etxean, Anoetako ikastolan, Ikaztegietako ostatuan, Irurako ikastolan, Galtzaundiren Tolosako egoitzan, Villabonako Zubimusu ikastolan eta Zizurkilgo udal bulegoetan (Ernio bidea, 9). Autobusean joateak 15 euroko kostua du; Galtzaundikideek eta Atarikideek, 13 euro ordaindu behar dute. Galtzaundiren egoitzan izena emanez gero, txartelak eskudirutan edo bizum bidez ordaintzeko aukera dago. Gainerakoetan, eskudirutan soilik egin daiteke ordainketa. Antolaketak egitasmoa bertan behera utziz gero, ez da dirua itzuliko. Urriaren 15a, asteazkena, da izena emateko azken eguna.
Urriaren 19an, autobusak 9:00etatik aurrera irtengo dira Ikaztegietatik. Itzulera ordua 19:00etan izango da, Atarrabian. Hauek dira autobusen irteera puntuak, herriz herri:
- IKAZTEGIETA: 9:00etan, kiroldegiko geltokian.
- ALEGIA: 9:05ean, burdindegiko geltokian.
- TOLOSA: 9:10ean, Santa Klarako geltokian.
- ANOETA: 9:15ean, Apaetxe baserrian.
- IRURA: 9:20an, ikastola parean.
- VILLABONA: 9:25ean, elizako geltokian.
Ikusi 2025eko Nafarroa Oinez festaren egitaraua hemen.