Ixilpen klubak autobusa antolatu du Behobia-Donostia probara joateko

Ataria 2025eko urriaren 3a

Klubeko kideak direnentzat eta ez direnentzat antolatu dute.

Ixilpen kirol klubak joaneko autobusa antolatu du azaroaren 9an egingo den Behobia-Donostia lasterketarako. Autobusa joanekoa bakarrik izango da, ez da itzulerakorik izango. Autobus bat bete da dagoeneko, eta bigarren bat antolatzen ari dira Tolosa-Villabona-Behobia ibilbidearekin. Prezioa 10 eurokoa da eta autobusa 08:15ean aterako da Tolosako Santa Klarako geltokitik.

Ixilpen klubeko kide direnentzat eta ez direnentzat antolatu dute. Erreserba egiteko, klubeko Instagrameko kontu ofizialera (@ixilpen) mezu bat bidalita edo ixilpengrupeta@gmail.com helbidera mezua bidalita egin daiteke. Erreserba egin ondoren, 24 ordu izango dira ordainketa egiteko, bestela lekua galdu egingo da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!