Errei bat itxiko dute igandean Tolosa eta Irura artean

Ataria 2025eko urriaren 3a

Mozketa 04:00etatik 16:00etara egingo dute Donostiako norabidean, euste-hormetako belar sastrakak kentzeko.

Tolosa eta Irura udalerrien inguruan, Donostiarako norabidean, errei motela itxiko dute igandean.

435+000 eta 436+500 kilometro puntuen eta 437+500 eta 438+200 kilometro puntuen artean itxiko dute errepide zatia, N-Ieko euste-horma batzuetan belar sastrakak kentzeko hainbat lan egingo direlako.

Mozketa urriaren 5ean egingo dute, 04:00etatik 16:00etara. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!