Israelek Gazara doan flotillari eraso egin izana salatzeko elkarretaratzeak, gaur

Ataria 2025eko urriaren 2a

Marinette ontzia, Gazarantz, 07:00ak aldera zabalduriko argazkian.

Palestinarekin Elkartasuna plataformak deituta, elkarretaratzeak egingo dituzte Tolosan eta Villabona eta Zizurkil batzen dituen oinezkoen zubian.

Gazara besoetako umeentzat esnea daraman Flotillaren aurkako erasoaldia hasi zuen atzo iluntzean Israelgo armadak. Hogei bat ontzi atzeman zituzten arren, flotillaren multzo nagusia setiopean dagoen zerrendarantz nabigatzen jarraitzen duela esan dute goizaldean ontzidiko eledunek. Flotillari egindako erasoa eta Gazako setioa salatzeko mobilizazioak antolatu ditu gaurko, Palestinarekin Elkartasuna plataformak. Elkarretaratzeetako bat Tolosako Trianguloan egingo dute 18:30ean eta, bestea berriz, Villabona eta Zizurkilen arteko oinezkoen zubian, 19:30ean. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!