Urriaren 8an eta 22an banatuko dituzte Tolosaldeko torturatuen karpetak

Ataria 2025eko urriaren 1a

Euskal Herriko Torturatuen Sareak lanean jarraitzen du, eta orain tortura jasan dutenek betetako karpetak jasotzeko garaia da.

Tolosaldeko Torturatuen Sareko kideak urriaren 8 eta 22an egongo dira Tolosako kultur etxean, 18:00etatik 20:00etara. Herritarrek betetako datuekin osatutako karpetak jaso behar dituzte bi egun horietan. 

Otsailaren 15ean aurkeztu zuten Euskal Herriko Torturatuen Sarea. Helburua da Euskal Herriko torturatuen mapa bat osatzea eta torturatuengana «iristeko tresna» bertan banatutako karpetak izaten ari dira: «Nazio mailako sare hau ehuntzeko Euskal Herri mailako auzolan erraldoi bat egingo genuen. Ahalik eta torturatu gehienen artean, ahalik eta modu zabalenean, Euskal Herrian torturatutako inor prozesu honetatik kanpo gera ez dadin».

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!