Denok Danenako pultsulariak, maila onean

Ataria 2025eko irailaren 30a

Halterofiliako Gipuzkoako Junior eta Unibertsitate Txapelketa eta Teknika Topaketa izan zituzten irailaren 20an, Zizurkilgo Intxaur pilotalekuan. 

Aurrebenjaminetan, Mia Rico izan zen txapelduna (Zubimusu Ikastola), Laia Astibia bigarren (Pedro Mari Otaño Herri Eskola), Diego Dos Santos hirugarren (Pedro Mari Otaño Herri Eskola), Ekhi Rubiños laugarren (Pedro Mari Otaño Herri Eskola), Alba Gonzalez bosgarren (Pedro Mari Otaño Herri Eskola), Haydee Sanchez seigarren (Pedro Mari Otaño Herri Eskola) eta Wini Agbons zazpigarren (Fleming Herri Eskola). Benjaminetan, Jon Jimenezek bigarren postua (Landaberri Ikastola) eta Enaitz Redondo hirugarren (Zubimusu Ikastola). Alebinetan, Taha El Byad bigarren (Erniobea BHI).

Junior mailako nesketan, 53 kilokoan, Nahia Santxez hirugarren; 58 kilokoan, Isabella Gonzalez hirugarren eta Mirari Maqueda bosgarren; 69 kilokoan, Kisbbel Lopez txapeldun. Junior mutiletan, 55 kilokoan, Sergio Gonzalez txapeldun; 71 kilokoan, Unai Mesa txapeldun, Eneko Mesa bigarren, Ander Rodriguez laugarren eta Joel Ropero bosgarren; 79 kiloko kategorian, Mohamed Reda El Byad txapeldun; 88 kilokoan, Christian Agbons bigarren. Unibertsitate artekoan, Kristian Labaka txapeldun. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!