Soronea-Ammma nagusi, kluben arteko Espainiako Txapelketan

Ataria 2025eko irailaren 29a

Mendi lasterketako taldeak gizonezkoetan eta emakumezkoetan irabazi zuen txapelketa. Oier Zubeldia amezketarra izan zen probako garailea gizonezkoetan.

Soronea-Ammma mendi lasterketa taldeak lorpen ikusgarria eskuratu du, emakumezkoetan eta gizonezkoetan kluben arteko Espainiako Txapelketa irabazita. Espainiako Koparen hirugarren proba jokatu zen larunbatean Ojen herrian (Malaga, Espainia), VIII. Tajo Negro Mendi Lasterketa hain justu, eta proban erabaki zen kluben arteko Espainiako Txapelketa. Soronea-Ammmako zortzi kidek eman zuten izena maila bakoitzean, eta lau postu onenak hartzen ziren kontuan sailkapena osatzeko.

Maila bakoitzeko irabazleak taldekideak izan ziren, gainera: gizonezkoetan Oier Zubeldia izan zen garailea eta emakumezkoetan Estel Roig kataluniarra. Eskualdeko hainbat mendi lasterkari izan ziren taldearekin: gizonezkoetan Hassan Ait-Chaou billanonatarra (12. orokorrean), Asier Artola amezketarra (18. orokorrean), Ibai Madina berrobitarra (46. orokorrean) eta Iban Agirrezabala berastegiarra (74. orokorrean); eta emakumezkoetan Ainhoa Garikano (7. orokorrean) eta Leire Elola (36. orokorrean) tolosarrak. Alex Jimenez Soronea-Ammma taldeko arduradunak azaldu duenez, «bi mailatan aldi berean irabazten dugun lehen aldia da, eta ilusioz hartu dugu».

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!