Zorua birgaitzeko lanak egingo dituzte asteburuan, N-I errepidean

Ataria 2025eko irailaren 26a

Irura parean egingo dituzte mozketak larunbat gauerdian hasi eta astelehena 06:00ak arte.

Iruran, Gasteizko noranzkoan errei azkarra edo motela itxiko dute 440,500 kilometroan, Garmenditxiki parean, eta 439+000 KPan, Kontzejusoron. Era berean, Irurako irteera-adarra itxiko dutela esan du Gipuzkoako Foru Aldundiak.

Donostiako noranzkoan, berriz, errei azkarra edo motela itxiko dute 430,500 kilometro puntuaren (Auzo Txikia) eta 432+000 kilometro puntuaren (Alegi-Tolosa) artean, eta Auzo Txikitik sartzeko bide-adarra ere itxiko dute.

Errepideak larunbata, hilak 27, 00:00etatik, igandea, hilak 29, 06:00ak bitarte itxiko dituzte. Gipuzkoako Foru Aldundiak esan du eguraldiak mozketak baldintzatu ditzakeela.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!