Peña II.ak Artola ordezkatuko du bihar Logroñon

Ataria 2025eko irailaren 25a

Peña II.a pilotari tolosarra. BAIKO PILOTA

Artolak min du eskuin hankan, eta Peña II.ak ordezkatuko du ostiral honetako San Mateo Torneoko partidan.

Iñaki Artola alegiarrak atzo Logroñoko Adarragan jokatutako San Mateo Torneoko partida eskuin hankako soleoan giharretako minez amaitu zuen, eta bihar ezin izango du finalerdietako ligako bigarren partida jokatu. Proba medikoak egingo dizkiote bihar, bere egoera ezagutzeko. Artolaren lekua Jon Ander Peña tolosarrak hartuko du, Salaverri II.arekin bikotea osatuz, Altuna III.a eta Ezkurdiaren aurka jokatzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!