ATARIA Asteasuko azokara gerturatuko da

Ataria 2025eko irailaren 26a

ATARIAk material berria kaleratu du eta Tolosako egoitzan eskuratzeaz gain, Asteasuko igandeko azokan ere erosi ahalko da. Harpidetzeko aukera ere eskainiko du eskualdeko komunikazio taldeak.

Julen Madariaga Murua ilustratzaile altzotarrak sortu du ATARIAko tote zorro, agenda eta katilu berrietako irudia. Izan ere, eskualdeko sortzaileen lana aintzat hartzeko helburuari eutsiz, oraingoan ere eskualdeko sortzaile batengana jo du ATARIAk material berriaren irudia diseinatzeko. Aurten gainera, haurrei zuzendutako produktuak ere kaleratu ditu. Horiek guztiak, ATARIAren Tolosako egoitzan (San Esteban auzoa, 20) erosi daitezke eta igandeko Asteasuko azokan ere izango da erosteko aukera.

Atarikideek katilua 8 euroan eskura dezakete, eta Atarikide ez direnek 10 euroan. Poltsak 10 euroan eros ditzakete Atarikideek eta 12 euroan gainerakoek, eta Atarikideek 2026rako agenda 20 euroan erosi ahal dute eta gainerakoek 22 euroan.

Eskaria egiteko idatzi mezua ataria@ataria.eus helbidera edo deitu 943 65 56 95 telefono zenbakira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!