Material berria du ATARIAk

Ataria 2025eko irailaren 25a

Julen Madariaga Murua ilustratzaile altzotarrak sortu du ATARIAko tote zorro, agenda eta katilu berrietako irudia.

Eskuragai dago jada, ATARIAk sortu duen material berria. Eskualdeko sortzaileen lana aintzat hartzeko helburuari eutsiz, oraingoan Julen Madariaga Murua Altzoko ilustratzaileak diseinatu du materiala. Katiluak, poltsak eta agendak dira, hain zuzen, eskuratu daitezkeenak, eta aurten gainera, haurrei zuzendutako produktuak ere baditu ATARIAk.
 

Bada, Atarikideek katilua 8 euroan eskura dezakete, eta Atarikide ez direnek 10 euroan. Poltsak 10 euroan eros ditzakete Atarikideek eta 12 euroan gainerakoek, eta Atarikideek 2026rako agenda 20 euroan erosi ahal dute eta gainerakoek 22 euroan.

Tolosako San Esteban auzoan dagoen ATARIAren egoitzan bertan eskuratu daiteke materiala eta aurrez eskatzeko ataria@ataria.eus helbidera idatzi daiteke.

Eskuratu zureak:

  • San Esteban 20, Tolosa.
  • ataria@ataria.eus
  • 943655695

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!