Zer dakar biharkoak?

Ataria 2025eko irailaren 25a

Ikusiko zenituen noski ATARIAren produktu berriak! Tote zorroek, agendek eta katiluek irudi berritua dute, Altzoko Julen Madariaga ilustratzaileak sortuta. Sortze prozesuaz hitz egin dio ATARIAri, eta biharko aldizkarian irakurgai izango duzu. Aurrerapen bideoa ordea hemen duzu, eta produktuak erosteko grina piztu bazaizu etorri ATARIAko erredakziora.

Ondorengoak ez dira falta izango irailaren 26ko zenbakian:

  • Itzea Urkizu Arsuagaren iritzi zutabea.
    • Pello eta trikua.
  • Maddi Etxeberria Otaegiren Arima elikatuz.
    • Zikloak ongi funtziona dezan.
  • Astekariko erreportaje nagusia hastear den Euskal Herriko Mendi Duatloi Zirkuitoa izango da.
    • Gora eta behera, korrika eta bizikletan.
    • Aitor San Sebastian eta Izarne Mayoz: «Asteasuko proba ikustera eta hurrengoetan parte hartzera anima dadila jendea».
  • Maddi Amiano Allueren iritzi zutabea.
    • Labirintoak.
  • ATARIA Udako argazki lehiaketako saridunak.
  • Orexako Ostiral Kulturalei buruzko erreportajea.
    • Kulturak badu lekua Orexan.
  • Asteburuko kultur agenda.
  • Asteburuko eguraldi iragarpena, Iker Ibarluzearen eskutik.

 

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!