Zer dakar biharkoak?

Ataria 2025eko irailaren 18a

Biharko astekariko azala Pili Legarra Asteasuko alkateak beteko du. Izan ere, erretiroa ate joka du, eta aginte makilaren testigua pasatzera doa. Egindako lana eta herritarren babesa izan ditu hizpide ATARIAri eskainitako elkarrizketan.

Ondorengoak ez dira falta izango irailaren 19ko zenbakian:

  • Oihana Iguaran Barandiaranen iritzi zutabea.
    • Berri urte on!
  • Iñigo Usandizaga baserritarraren elkarrizketa.
    • «Nekazal mundua asko modernizatu da».
  • Tolosaldea Garatzenen atala.
    • Tolosaldeko KIUB, kokaleku berrian.
  • Haritz Mujikaren bertsoa.
    • Eskerrik asko, Pili!
  • Koldo Aldaberen iritzi zutabea.
    • Kamino bazterrean.
  • Josu Lopez-Gazpioren Zientziaren Talaia.
    • Adimen artifizialak ergelago egiten ote gaitu?
  • Hauspotuz Tolosaldeko Trikitixa Elkarteak antolatutako jaialdiari buruzko erreportajea, Irma Karrera eta Axier Unsainekin hitz eginda.
    • Plazatik oholtzara, eredu izateko.
  • Asteburuko kultur agenda.
  • Asteburuko eguraldi iragarpena, Iker Ibarluzearen eskutik.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!