Eskualdeko bost herrien topaketa egingo dute larunbatean, Uliko bordan

Ataria 2025eko irailaren 17a

Berastegi, Orexa, Lizartza, Leaburu-Txarama eta Gazteluko herritarrak Uliko bordan elkartuko dira larunbatean, 12:00tan.

Tradizioa den moduan, eskualdeko bost herrietako herritarrak elkartu eta festa egingo dute larunbatean. Horiek dira, hain zuzen, Berastegi, Orexa, Lizartza, Leaburu-Txarama eta Gaztelu. Herritarrak 10:00etan abituko dira herri bakoitzetik, eta Uliko bordarako bidea egingo dute. Bordara iritsita, festari hasiera emango diote, 12:00ak aldera. Bertan, erromeria izango dute eta bazkaria ere egingo dute. Bazkaria norberak etxetik eramateko eskatu dute antolatzaileek, «eta dantzarako gogoa!». Edaria bertan izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!