Stock Azoka egingo dute ostiralean eta larunbatean Oria elkarteko hamalau dendek

Ataria 2025eko irailaren 15a

Ostiral arratsaldean hasiko da aurtengo Stock Azoka Villabonan. Jarraipena larunbatean izango du, goizez nahiz arratsaldez. Beherapenez gain, herria girotuko duten hainbat ekimen aurkeztu dituzte. 

Guztira 14 denda irtengo dira kalera, euren eskaintza onenak erosleen eskura jartzera. Merkatari elkartetik azaldu dutenez, ohitura den moduan, «saltokien eskaintzaz gain, kale giroa ere izango da nagusi». Hori dela eta, hainbat jarduera izango dira herriko kaleetan zehar:

  • Ostiralean, 17:30ean, Erraldoi eta ipotxek hasiera emango diote ibilbideari Errebote plazatik.

  • Larunbatean, 11:30ean, Mulanbo batukadak girotuko du kalea.

Eguraldiak laguntzea eta herritar guztiek giroaz gozatu ahal izatea espero dute Oriatik, eta erosleak gonbidatu dituzte Stock Azokara: «Arropa, oinetako, etxe dekorazio eta bestelako produktuak prezio ezin hobean eskuratzeko azken aukera izango baita».

Parte hartuko duten dendak: 
  • Boutique MP, Berria 12 - 14
  • Eizmendi kirolak, Berria 19 - 21
  • Zubimuxu, Berria 30
  • Galerías M.J. Berria 33
  • Garazi Loradenda, Ernio Bidea 1 (Zizurkil)
  • Amane, Erniobea 5
  • Duna Oinetakoak, Erniobea 6
  • Garintza, Nagusia 2
  • Ugalde Oinetakoak, Nagusia 23
  • Minimarket JC, Nagusia 26
  • Akam & Amlu, Nagusia 26
  • Ane tienda, Nagusia 29
  • Loradenda Gema, Nagusia 30
  • Titare, Nagusia 49

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!