Asteasun lehenengo aldiz egingo da mendi duatloia

Ataria 2025eko irailaren 11

XV. Euskal Herriko Mendi Duatloi Zirkuitua aurki jarriko da abian eta egingo diren zazpi probetatik hiru Tolosaldean izango dira.

Asteasun abiatuko da zirkuitua irailaren 27an, eta estreinako aldia izango du bertan. Eskualdeko beste biak Ibarra eta Aduna izango dira, zirkuituan eskarmentua duten herriak. Asteasuko probaren ondoren, urriko lau asteburutan egingo dira hurrengoak, eta Durangon, Idiazabalen, Kanpezun eta Aian jokatuko dira mendi duatloiak. Azken bi probak eskualdean egingo dira: azaroaren 1ean Ibarran eta 15ean Adunan. 

Asteasun egingo den mendi duatloiak bi sektore izango ditu: korrika 8 kilometro, 336 metroko desnibel positiboarekin, eta bizikletaz 16 kilometro, 645 metroko desnibel positiboarekin. Asteasuko proban zein besteetan parte hartu nahi duenak dagoeneko izen emateak irekita ditu Rockthesport.com webgunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!