Tolosaldeko euri erauntsia

Ekainean izandako uholdeetan kaltetutako enpresekin bilduko da foru aldundia

Ataria 2025eko irailaren 9a

Irailaren 24an bilduko dira, Lehiberri zentroan, Tolosaldea Garatzenekin elkarlanean.

Ekainean izandako uholdeetan kaltetutako enpresen inguruko informazioa biltzen aritu da Gipuzkoako Foru Aldundia eta irailaren 24an bilera egingo du Tolosako Lehiberri zentroan 12:00etan, Tolosaldea Garatzenekin elkarlanean. Bilera horretan aldundiak uholdeek eragindako egoerari eta enpresa kaltetuei buruzko informazio garrantzitsua partekatuko duela esan du. Enpresek aurrez eman beharko dute izena lehiberri@tolosaldea.eus helbidera idatzita. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!